Publicador de contenidos

Zinema: 'Hil kanpaiak'

20 DIC

Miren Gorrotxategiren “33 ezkil” liburuan oinarritutako filma eta Imanol Rayok zuzendutakoa. Besteak beste, Itziar Ituñok, Eneko Sagardoik eta Yon Gonzalezek parte hartzen dute filmean. Garizmendi baserrian giza hezur batzuk agertu dira. Etxekoek, Fermin eta Karmen senar-emazteek, Nestor semeari deituko diote eta horrek, berriz, Ertzaintzari. Baina ertzainak iristean, ez da hezurrik egongo. Segidan, hil-kanpaiak joka hasiko dira auzoko baselizan. Adur txarreko seinale horrek, gertaera latzak ekarri ez ezik, familiaren eta ingurukoen garai bateko zauriak irekiko ditu. Zuzendariaren bigarren film luzea da hau.

Noiz: abenduaren 20an, 18:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Sarrerak: 6 € aldez aurretik, usurbilkultura.eus bidez. Bazkideek 4€tan eskuratu ahal izango dute sarrera bat Noaua!ko egoitzan.

Antolatzailea: Noaua! Kultur Elkartea.

Nori zuzendua: helduei.