Publicador de contenidos
Atrás
Zinema: "Ane"
Jexux Artze kultur taldearen udaberriko ekitaldien barruan.
7 MAY
David Pérez Sañudok zuzendu duen pelikula. Lide segurtasun-zaintzailea da; abiadura handiko trenaren obretan egiten du lan, kaleetan protesta sozialak eragiten dituen proiektu batean, hain zuzen. Lan egin eta gaua festan igaro ondoren etxera itzultzen denean, bi lagunentzako gosaria prestatzen du, baina bere alaba nerabea, Ane, ez dago etxean. Hurrengo egunean, Ane oraindik ez da agertu. Lide lasai dago, ziurrenik, aurreko egunean izandako eztabaida gogorraren ondorioz desagertuko zelako. Aneren gauzen artean bila ari dela, konturatuko da ez duela bere alaba benetan ezagutzen.
Noiz: maiatzaren 7an, 19:00etan.
Non: Sutegin.
Sarrerak: 5€ Lizardi liburu-dendan eta usurbilkultura.eus -en.