Noticias
Atrás
Zenbait udal-dirulaguntzaren ebazpen proposamenak argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
Nekazaritza eta abeltzaintza, ingurumena, kultura eta kirolari lotutako dirulaguntza ebazpenak dira. Alegazioak aurkezteko epea izango da bihartik uztailaren 9ra bitartean.
24·06·2021
Zenbait udal-dirulaguntzaren ebazpen proposamenak argitaratu dira, gaur, GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Zehazki, honako sailetakoak: nekazaritza eta abeltzaintza, ingurumena, kirolak eta kultura. Alegazioak aurkezteko epea irekiko da, ebazpen proposamena behin betiko izan aurretik: bihartik uztailaren 9ra bitartean, hain zuzen ere.
Ebazpenak kontsultatzeko:
Nekazaritza eta abeltzaintzako 2021eko dirulaguntzak: https://labur.eus/X6LEm
Ingurumeneko 2021eko dirulaguntzak: https://labur.eus/Svp2F
Kirolak
- Ohiko dirulaguntzak: https://labur.eus/Svp2F
- Kirol egokituko jardueratarako dirulaguntzak: https://labur.eus/wnXqz
- Kirol elkarte ez direnek antolatutako kirol jardueratarako dirulaguntzak: https://labur.eus/6HCRg
Kultur egitasmoak burutzeko dirulaguntzak: https://labur.eus/gBTTv
Hirigintzako eta ongizateko dirulaguntzak aurrerago ebatziko dira.