Publicador de contenidos
Atrás Zaintzadun etxebizitzetako kafetegirako kudeatzaile bila ari da Matia
27·05·2022

Zaintzadun etxebizitzen auzunean jarriko duten kafetegia kudeatzeko jende bila ari da Matia Fundazioa. Aurreikuspenen arabera, 2023 hasieran jarriko da martxan Kalezarko auzunea, baina epe laburrean hautatu nahi dute kafetegiaren kudeatzailea: interesdunek euren proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte astelehenetik hasita, maiatzaren 30etik ekainaren 10era bitartean.
Matia Fundaziotik jakinarazi dutenez, kafetegi hori kudeatzeko interesa dutenek edo horri buruzko informazio gehiago nahi dutenek Matia Fundazioarekin jarri behar dute harremanetan: arantza.machinena@matiafundazioa.eus helbidera idatzita edo 696 259 565 telefonora deituta.
Matia Kalezarren eraikitzen ari den zaintzadun etxebizitzen auzunea auzoan erabat integratuko da. Izan ere, zaintza eredu berriarekin batera, auzunearen diseinu arkitektonikoa ere berritzailea izango da, diseinu instituzional zurruna albo batera utzita. Garai bateko komentuaren harresirik ez du izango; plaza bat eta lorategia izango ditu, irekiak, eta publiko orokorrari irekitako kafetegia izango du, maila berean.
