Publicador de contenidos
10·09·2021
Zabalik dago kirol arloan norgehiagoka erregimenekoak ez diren dirulaguntza eskatzeko bigarren epea, zehazki, irailaren 1etik urriaren 30era artean. Dirulaguntza hori hiru helburutarako eska daiteke: Eskola Kiroleko kuotak ordaintzeko, prestakuntza teknikorako zein oinarrizko osasun miaketetarako zein kirol ekimen bereziak antolatzeko. Ohi bezala, dirulaguntza eskatzeko hiru modu daude: udaletxean bertan, posta arruntez zein Internetez, zerbitzu digitalen webgunean.
* Ekintza bereziak: Usurbilen kirol ekimenak egiten dituzten pertsona juridiko zein fisikoek eta erakunde publikoek zein pribatuek eskatu ahal izango dute.
* Prestakuntza tekniko eta oinarrizko osasun miaketak: Usurbilgo kirol elkarteek eska dezakete (elkarteen udal-erregistroan izena emanda egon behar dute).
* Eskola Kiroleko kuotak: Usurbilen erroldatutako herritarrek eskatu ahal izango dute.