Publicador de contenidos

XVII. Laburbira, euskarazko film laburren emanaldia

25 OCT
Azala

XVII. LABURBIRA edizioa eskainiko dugu aurten. Edizio honetan 9 proiektu erakargarri aukeratu eta eskainiko ditugu. 9 film labur, 73 minutuko emanaldia. Azpimarratzekoa da Laburbira Euskal Herri osoan ikusi ahal izango dela eta baita Euskal Herritik kanporako zenbait aretoetan ere. Emanaldiaren barruan, zuzendari batekin solasaldia izateko aukera ere izango dugu.

Filmak: Gau Beltza (Euskaltzaleen Topagunea) / Urak dakarrena (2019ko Kameratoiko lan irabazlea) / Anti (Josu Martínez) / Tigre bat (Amaia San Sebastian) / Pil Pil (Kristina Zorita) / Mamarro (Ibon Iza Totorika) / Kateak (Yolanda Mazkiaran) / Jauzi eta prixt (Maitane Eyheramonho) / Harria Herria (Janire Etxabe)

Noiz: urriaren 25ean, 18:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Sarrerak: doan, mugatuak. Eskuratzeko: usurbilkultura.eus.