Noticias
Atrás

Uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak: zenbait ohar

Hauteskunde mahaietarako pertsonak izendatzeko zozketa ekainaren 16an egingo da. Horrez gain, Udarregiko eta Aginagako hauteslekuak lekualdatu egingo dira.

10·06·2020


Uztailaren 12an ospatuko diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla eta, hainbat ohar:

Mahaikideen zozketa

Uztailaren 12ko hauteskunde mahaietarako pertsonak izendatzeko zozketa ekainaren 16an egingo da, goizeko 09:00etan, ezohiko osoko bilkuran. Ondoren, banan-banakako jakinarazpenak egingo dira.

Era berean, apirilaren 5eko hauteskunde mahaietarako egindako izendapenak baliorik gabe geratu dira.

Hauteskunde-mahaiak eta hauteslekuak

Barrutia

Saila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

Helbidea

1

1

A

A-I

Oiardo kiroldegia

Gernika ibilbidea, 9

1

1

B

J-Z

Oiardo kiroldegia

Gernika ibilbidea, 9

1

2

A

A-Z

Kultur elkartea

Santu-enea auzoa, 12

1

2

B

A-Z

Herri ikastetxea

Erriberako kalea, 7 (Aginaga)

1

3

A

A-I

Haur Eskola

Kalezar auzoa, z.g.

1

3

B

J-Z

Haur Eskola

Kalezar auzoa, z.g.

1

3

C

A-Z

Lanbide Eskola

Zubieta auzoa, 9

1

4

U

A-Z

Oiardo kiroldegia

Gernika ibilbidea, 9

Koronabirusaren ondorioz, eta segurtasun neurriak ahalik eta ondoen betetze aldera, hauteslekuetan bi aldaketa egin dira. Batetik, orain arte Udarregi ikastolan kokatuta zeuden hiru mahaiak Oiardo kiroldegira eramango dira. Bestetik, Aginagako eskola txikiko geletako bat erabili beharrean, psikomotrizitate gela erabiliko da (frontoi aldetik sartuta, ezkerreko gela).