Noticias
Atrás

Usurbilkultura.eus: sarrerak erosteko aukera, martxan

Ordainpeko ekitaldietarako sarrerak erosi eta QR-a jasoko dute erabiltzaileek mezu elektroniko bidez. Doako sarrerak zozketa bidez banatzen jarraituko dute, orain arte bezala.

02·12·2020


Ekitaldietako sarrerak banatzeko beste pauso bat eman du usurbilkultura.eus webguneak: doako sarrerak eskatzeko ez ezik, ordainpekoak eskuratzeko aukera ematen du dagoeneko. Joan nahi den ekitaldia aukeratu, sarrera kopurua zehaztu, eta modu seguruan ordaintzeko datuak eskatzen ditu: ordainketa onartuta, QR kodea iritsiko zaio erabiltzaileari posta elektroniko bidez.

Doako sarrerak zozketa bidez banatzen jarraituko dute, orain arte bezala: edukieraren araberako sarrera kopurua zozketatuko du sistemak jasotako eskari guztien artean.