Publicador de contenidos

Atrás Usurbilgo udalbatzako talde politiko guztiek bat egin dute Jose Luis Zumeta artista handiari egindako agur xumean

Lore bana jarri dute Usurbilgo Udaleko zinegotzi guztiek Jose Luis Zumetaren muralaren oinetan. Herritarrek Zumeta agurtzeko mezuak udalari helarazteko eskatu dute, eta ezohiko egoera hau aldatzen denean herri omenaldi handiagoa egingo diote.

24·04·2020


Usurbilgo udalbatzako zinegotzi guztiek bat egin dute, gaur eguerdian, Jose Luis Zumeta artista handiari egindako agur xumean. Lore bana jarri dute hark egindako muralaren oinetan, agur xume gisara. Herritarrek goizean goizetik euren ekimenez hasitako lore eskaintzarekin bat egin du, horrela, udalak. Zumeta agurtzeko moduetako bat izan da, ezohiko egoera kontuan hartuta, oraingoz besterik egin ezinean, baina bestelakoak ere iragarri dituzte.

Lehenik eta behin, usurbildarrei Zumeta agurtzeko modua eskaini nahi die udalak. Besteak beste, Joxean Artze edo Mikel Laboa hil zirenean bezala, liburu zuri bat eskainiko die, konfinamendu garaietara egokitua: nahiago duten formatua erabiliz, euren mezuak udalari helaraztea eskatu dute, asteburuan bertan. Argazkiak, testuak, marrazkiak, bideoak... edozer izan daiteke. Mezuak posta elektronikoz edo Whatsappez bidaltzea eskatu dute: komunikazioa@usurbil.eus helbidera idatzita, edo 688 602 207 telefonora bidalita. Mezu guztiak jaso eta bideo batean argitaratuko dira hurrengo egunetan.

Ezohiko egoera hau aldatzen denean, eta horretarako baldintzak daudenean, herri omenaldi handiagoa antolatuko dutela iragarri dute.

Omenaldiaren momentua, bideoan: