Publicador de contenidos
Atrás Usurbilgo kaleak identifikatzeko plakak jarriko ditu Udalak
23·05·2019

Usurbilgo kaleetan identifikazio-plakak jarriko ditu Udalak, etxeen helbideak edota atari konkretu baten bilaketak errazteko. Herri osoko kaleetan jarri nahi dira, hots, izena duten kaleetan. Horretarako baina, aurrez komunitateen baimena behar da, eta egunotan Udala baimen-eske gutuna igorri die komunitateetako lehendakariei. Plaka non jarri erabakitzeko, azterketa eta aukeraketa teknikoa egin da aurrez. Baimena emateko, bi hilabeteko epea jarri du Udalak. Beraz, behin plakak jartzeko baimena lortuta, Udalak kontratatutako GIROD enpresa arduratuko da plakak kokatzeaz. Plakak jartzerakoan kalteren bat sortuz gero, Udalak hartuko du bere gain erantzukizuna eta konponketa. Guztira, 70 plaka inguru jartzea aurreikusten da.
