Publicador de contenidos

Usurbilgo herrigunea eta Txikierdi lotuko dituen bidegorria elkarrekin lantzeko eskua luzatu dio udalak aldundiari

Lasarte-Oria / Txikierdi 2 bidegorriaren inaugurazioan izan da Agurtzane Solaberrieta Mesa alkatea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun arduradun Rafaela Romerorekin eta Lasarte-Oriako alkate Agustin Valdiviarekin.

26·11·2021


Usurbilgo herrigunea eta Txikierdi lotuko dituen bidegorria elkarrekin lantzeko eskatu dio Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak Rafaela Romero Gipuzkoako Mugikortasun arduradunari. “Jabetzen gara trazatu zaila dela, baina gaur elkarlanean jarraitzeko deia egin nahi dio aldundiari, eta lantalde tekniko-politiko bat osatzeko eskatu, bidegorri zati horren trazatuaren inguruan adostasuna lortzeko”.

Pozik agertu da Solaberrieta Donostia, Lasarte-Oria eta Txikierdira arteko lotura osatu delako: “Mugikortasun aktibo eta jasangarriarekiko erakunde ezberdinok dugun konpromisoaren isla da”. Hala, konpromiso horri eutsi eta bidegorria Txikierditik herriguneraino garatzeko eskatu dio: “Usurbil eta Donostia artean 9km baino ez daude, eta gaur-gaurkoz ezinezkoa zaigu motorduna ez den bestelako garraiobide batekin, bizikletarekin, bide hori egin ahal izatea”.

Agurtzane Solaberrietaren adierazpenak, osorik: