Publicador de contenidos
Atrás Usurbil Zabalik dirulaguntza eskatzeko epea, hilaren 30era arte
08·09·2020
Hilaren 30ean amaituko da Usurbil Zabalik dirulaguntza eskatzeko epea: herrian hutsik dauden lokaletan jarduera ekonomiko berri bat abian jarri nahi dutenei zuzenduta dago, eta lehen bi urteetako alokairua ordaintzen laguntzeko balio du.
Usurbilen hutsik dagoen merkataritza lokal batean jarduera ekonomiko berri bat abian ipini nahi duen edonork eska dezake dirulaguntza, pertsona fisiko nahiz juridikoa izan, ekintzaile interesatuaren bizilekua edozein izanda, Usurbil zein beste udalerri bat. Eskariak udaleko erregistroan aurkeztu behar dira.
Dirulaguntzaren zenbatekoari dagokionez, gehienez ere 7.200 euro erabiliko dira lehenengo urteko alokairurako, eta 4.800 euro, bigarren urterako.
- Lehenengo urtean alokairu gastuaren % 40, gehienez ere, 300 euro hilean.
- Bigarren urtean alokairu gastuaren % 30, gehienez ere, 200 euro hilean.
Hauxek dira dirulaguntza eskatzeko baldintzak:
a) Jardueraren ezaugarriak
- Jarduera garatu ahal izateko lokalik jabetzan ez izatea.
- Jarduera garatzeko, hutsik dagoen Usurbilgo merkataritza lokal bat alokairuan hartzea.
- Jarduera berari dagokion Jardueren gaineko zergan alta emanda egotea, gehienez ere hiru urteko antzinatasunarekin.
- Ekintzaile eta lokal jabearen artean alokairu kontratua sinatzea.
- Jardueraren bideragarritasun ekonomikoa ziurtatzen duen proiektua landua izatea, Beterri Buruntza Ekinean zerbitzu aren jarraibideak jarraituz.
b) Lokalaren alokairuaren ezaugarriak
- Lokalaren alokairuaren prezioa gehienez ere 10 €/ m²ko izango da.
- Alokairuan hartzen den lokalaren kontratuak 12 hilabeteko iraupena izan beharko du gutxienez.