Publicador de contenidos

Usurbil 1936: Irubideko omenaldia

18 SEP

2022ko irailaren 18an, igandean, memoria gune berria ezarriko du Usurbil 1936 elkarteak herrian. Gipuzkoan ezagutzen den 1936ko Gerrako hobi komun handienetakoa gogoratuko dugu Irubide izeneko inguruan, hain zuzen.

Izan ere, bertan lagun ugari fusilatu zituzten faxistek, baina, errepide gunea izanik, ezin izan dute sekula hobia berreskuratu. Ezta hildako pertsona askoren izen-abizenak jakin ere. Aitzitik, Jose Heredero usurbildarrarena berreskuratzea lortu dute. Omenaldia egingo die elkarteak, bertan, fusilatu guztiei.

Horrez gain, gudalekuen berreskurapenaren lehenengo fasea bukatutzat eman dute, eta dagoeneko lubaki batzuk berreskuratu ditu Usurbil 1936 elkarteak, ekain osoko lanaren ondoren. Hori dela bide, bisita gidatuak antolatuko dituzte, herritarrek borroka guneak bertatik bertara ezagut ditzaten. Ekimena elkarteko kideek gidatuko dute.

Noiz: irailaren 18an, 12:00etan.

Non: Irubiden (Fagor-Luzuriaga enpresa eta Iberdrolaren zentralaren zelaigunean).

Antolatzailea: Usurbil 1936 oroimen historiakoaren elkartea.