Publicador de contenidos

Atrás Urtarrilaren 2tik aurrera, kiroldegia irekita egongo da eguerdietan ere

Kiroldegiko lizitazioa berritzea egokitzen dela baliatu dute eguerdietan irekita mantentzeko.

20·12·2023


Urtarrilaren 2tik aurrera, kiroldegia irekita egongo da eguerdietan ere. Kiroldegiko lizitazioa berritu behar zela baliatu du udalak ordutegi berria martxan jarri ahal izateko.

Honakoa izango da, beraz, kiroldegiko ordutegia, urtarrilaren 2tik aurrera:

Urtarriletik ekainera eta irailetik abendura:

Lanegunak: 07:00-22:00 (igerilekua 21:45)

Larunbatak: 09:00-21:30 (igerilekua 21:15)

Igande eta jai egunak: 09:00-13:30 (igerilekua 13:15)

Uztailean eta abuztuan:

Lanegunak: 07:00-20:15 (igerilekua 20:00)

Larunbat, igande eta jai egunak: 09:00-13:00 (igerilekua 12:45)