Publicador de contenidos
Atrás Uretako puzgarri festa izango da, azaroaren 14an eta 15ean, kiroldegian
04·11·2026

Azaroaren 14an eta 15ean uretako puzgarri festa izango da Oiardo kiroldegian: sauna eta igerilekua ireki berritan, obren amaiera ospatzeko helburuarekin antolatu du. Haur, gazte eta familiei zuzendutako eskaintza da, hau da, HH3-DBH4 adin tartekoentzat.
Igerilekuen edukiera mugatua denez, Kirol sailak txandak antolatu eta parte hartzeko zenbait irizpide finkatu ditu.
Izen-emateak eta sarrerak
- Izen-emateak: Oiardo Kiroldegiko harreran, iritsiera-ordenaren arabera.
- Usurbildar abonatuak: azaroaren 5etik aurrera.
- Gainontzeko erabiltzaileak: azaroaren 9tik aurrera, plazak bete arte.
- Prezioak:
- Abonatuak: doan.
- Ez-abonatuak: adingabeek eguneko sarrera ordainduko dute (4,60 €); heldu laguntzaileek, berriz, sarrera murriztua (2,26 €).
Funtzionamendu-arauak
- Familia-taldeak (HH3-LH2): gutxienez heldu batek izena eman behar du, eta bertan egon behar du haurrekin. Heldu bakoitzeko, gehienez, 4 ume sartu daitezke.
- Segurtasuna eta dinamizazioa: jaia segurua eta alaia izateko, sorosleak eta hezitzaileak egongo dira une oro.
- Igerilekuko arauak: txankletak eta txanoa derrigorrezkoak dira.
Ordutegiak eta txandak (azaroak 14 eta 15)
1. FAMILIAK (HH3 - LH2).
Gutxienez heldu batek izena eman behar du, eta bertan egon behar du haurrekin. Heldu bakoitzeko gehienez 4 ume sartu daitezke.
Larunbata, azaroak 14:
- 1 txanda: 09:30 - 10:20
- 2 txanda: 10:30 - 11:20
- 3 txanda: 11:30 - 12:20
- 4 txanda: 12:30 – 13:20
Igandea, azaroak 15:
- 1 txanda: 09:30 - 10:20 (irteera 10:30ean)
- 2 txanda: 10:30 - 11:20 (irteera 11:30ean)
2. LH3 - DBH4 (haurrak eta gazteak)
Sarrera eta jolasa autonomoa izango da, guraso arduradunen laguntzarik gabe.
Larunbata, azaroak 14:
- 1 txanda: 13:30 - 14:50
- 2 txanda: 15:00 - 16:20
- 3 txanda: 16:30 - 17:50
- 4 txanda: 18:00 – 19:20
Igandea, azaroak 15:
- 1 txanda: 11:30 - 12:20
- 2 txanda: 12:30 - 13:20

