Publicador de contenidos

Atrás Uraren kalitateari lotutako ustezko iruzur batez ohartarazi du Añarbek

Mankomunitatearen eremuko udalerrietan uraren kalitatea txarra dela argudiatuz etxeetara sartzen saiatzen ari dira.

19·10·2020


Añarbeko Urak erakundeak jakinarazi du uraren kalitateari lotutako ustezko iruzur bat dagoela martxan. “Ustezko iruzur bat gertatzen ari da ura arazteko iragazkiak edo ekipoak etxez etxe saltzeari dagokionez, Mankomunitatearen eremuko udalerrietan uraren kalitatea txarra dela argudiatuz”. Erabiltzaileek telefono dei bat jasotzen dute uraren kalitatea aztertzeko hitzordua eskaintzen edo zuzenean etxebizitzara sartzen saiatzen dira, ohartarazi dutenez.

“Behin etxe barruan, ustezko teknikariak zenbait proba engainagarri eta trikimailu kimiko egiten ditu, erabiltzailea konbentzitzeko iturriko ura edateagatik duen arriskuaz, eta, ondorioz, iragazteko ekipo batzuk instalatzeko beharraz. Ekipo horien instalazio eta mantentze-kostua milaka eurokoa izan daiteke”.