Publicador de contenidos

Atrás Udarregiko ikasleek 40 haritz landatu dituzte Andatzan

Arantzameaka inguruan landatu dituzte haritzak, duela zenbait hilabete bertan zegoen panpa belarra landare inbaditzailea erauzteko lanak egin ostean.

21·03·2025


Udarregi ikastolako LH4 mailako ikasleek 40 haritz landatu dituzte Andatza mendian, Arantzameaka inguruan. Gune hori panpa belarra landare inbaditzaileak (Cortaderia selloana) hartua zuen, eta duela zenbait hilabete hori erauzteko lanak egin ostean, bertako basoa berreskuratzeko helburuz landatu dituzte, orain, haritzak.

Panpa belarra landare inbaditzailea erauzteko Europa mailako ekimena da LIPE COOP Cortaderia, eta bertara atxikita daude Gipuzkoako Aldundia eta Usurbilgo Udala. Landaketa, beraz, bi erakundeen elkarlanaren ondorio da.