Noticias
Atrás

Udarregi ikastolako LH3ko ikasleek 70 haritz landatu dituzte Andatzan

Basoak dituzte aurten iraunkortasuna sustatzeko Eskolako Agenda30 programaren ardatz.

12·03·2021


Udarregi ikastolako LH3ko ikasleek 70 haritz landatu dituzte Andatzan, Irigain inguruan, iaz moztutako baso batean. Eskolako Agenda30 programaren barruan egin dute, zeinak iraunkortasuna sustatzea duen helburu. Urtero gai bat izaten dute ardatz: aurten, basoak.

Lauko taldeetan aritu ziren haritzak landatzen, udaleko ingurumen zinegotziarekin eta lorezainarekin batera. Haritzak landatzearekin batera, egun pasa egin zuten, eta, azkenik, oinez itzuli ziren ikastolara.