Publicador de contenidos
Atrás Udaletxeko plaza, Zumetaren murala, eliza eta Artzabal ingurua itzaliko ditu udalak bihar, 22:00etatik 22:30era
07·10·2021
Udalak bat egin du Herrialde Katalanetako, Galiziako eta Euskal Herriko hainbat eragilek deitutako itzalaldiarekin, iraileko osoko bilkuran hala onartuta. Itzalaldia bihar, urriak 8 izango da, 22:00etatik 22:30era bitartean. Gauez argirik ezak sor ditzakeen segurtasun arazoez jabetuta, kaleetan ez da argirik kenduko: udaletxeko plaza, Zumetaren murala, eliza eta Artzabal ingurua itzaliko ditu.
Argindarraren prezioaren “iruzu larria” salatzen zuen ‘Deskonektatu elektriketatik!’ izenburudun mozioa onartu zuten iraileko osoko bilkuran. EH Bilduren babesarekin onartu zuten; EAJ abstenitu egin zen, eta PSE-EEk aurka bozkatu zuen.