Noticias
Atrás

Zabalik da Uemaren udaleku ibiltarian izena emateko epea

Ekainaren 28tik uztailaren 4ra egingo dute Pauso eta Salto! Udaleku ibiltaria, Zumaiatik Lekeitiora, 14 eta 18 urte arteko gazteentzat. Horrez gain, udalekuetarako sukaldari eta begirale bila dabil Uema, eta martxoaren 31 baino lehen bidali behar dira curriculumak hezkuntza@uema.eus helbidera.

10·02·2021


Pauso eta Salto! Udaleku ibiltarirako sukaldari eta begirale bila dabil Uema. Udalekuak ekainaren 28tik uztailaren 4ra bitartean egingo dituzte, Zumaian (Gipuzkoa) hasi eta Lekeitiora arte (Bizkaia). Martxoaren 31 izango da curriculumak bidaltzeko azken eguna, hezkuntza@uema.eus helbidean. Jasotako eskaeren artean hautaketa egin ostean, apirilaren 15erako jakinaraziko zaie erantzuna.

14 eta 18 urte arteko gazteentzako udalekua da Pauso eta Salto!, eta bertan parte hartu nahi dutenek ere martxoaren 31ra arteko epea dute izena emateko.

Honakoak baloratuko dira begirale eta sukaldari aritzeko:

  • Begirale titulua izatea.
  • EGA edo bere baliokidea izatea.
  • Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo burutzen egotea.
  • Lan eskarmentua antzeko lanetan.
  • Euskararekiko sentsibilizazioa
  • Taldean lan egiteko erraztasuna.

Ibilbidea: Zumaiatik Lekeitiora.

1go etapa: Zumaia-Itziar (ekainak 28).

2n etapa: Itziar-Ondarroa (ekainak 28 – uztailak 1).

3n etapa: Ondarroa-Lekeitio (uztailak 1-uztailak 4).

 

Informazio guztia, Uemaren webgunean.