Publicador de contenidos
Atrás Udaleko langile batzordeak bere babesa helarazi dio 'Gipuzkoa Zutik' ekimenari
09·06·2016

Komunikatu osoa:
Usurbilgo Udaleko langileen batzordeak, maiatzaren 29az geroztik, eraso guztiei aurre eginez, era iraunkorrean eta etenik gabe, Donostiako plazetan erraustegiaren kontra eta bizitzaren alde garatzen ari den Gipuzkoa Zutik ekimenari erabateko elkartasuna adierazi nahi dio.
Gu ere, erraustegiaren kontra gaude, bizitzaren alde. Egungo ereduak herritarren %99 zanpatzen du; ezinbestekoa da %1a bakarrik asebetetzen duen eredu hau iraultzea. Beste eredu sozial bat behar dugu: justuagoa, ama lurra errespetuz hartuko duena, osasungarriagoa, partehartzaileagoa, solidarioagoa…
Zuekin guztiokin gaittunk! Eutsi goiari eta biba zuek!
Gipuzkoa Zutik
Ustelak lurpera, bizitza da handiena
Usurbil, 2016ko ekainak 9
Usurbilgo Udaleko Langileen Batzordea
