Publicador de contenidos

Udalaren mikrobusa Tolosaldea-Sahararekin elkarteari dohaintzan ematea adostu dute

EH Bilduren eta PSE-EEren aldeko botoa jaso du proposamenak; EAJren ustez, beste erabilera bat eman dakioke mikrobusari.

01·05·2020


Udalaren mikrobusa Tolosaldea-Sahararekin elkarteari dohaintzan ematea adostu dute apirileko osoko bilkuran, EH Bilduren eta PSE-EEren aldeko botoekin. Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak azaldu du matxura asko izan dituela mikrobusak, eta ibilgailuaren egoera ona izan arren, ez dagoela udalak erabiltzeko moduan. Elkarteak egin dio udalari ibilgailua erabiltzeko eskaera. “Ez genuke gaizki dagoen ibilgailu bat dohaintzan emango”.

EAJk, bere aldetik, kontra bozkatu zuen. “Beste erabilera bat ematearen aldekoak gara”.