Publicador de contenidos
Atrás Udalak Uemaren ‘Bertatik Bertara’ kanpainarekin bat egin du
24·06·2025

Usurbilgo Udalak UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen Bertatik Bertara kanpainarekin bat egin du, beste behin. Uda sasoiko joan-etorrien harira, udalerri euskaldunak bisitatuko dituztenen zein horiekin harremana izango duten zerbitzuen sektoreko kideen arteko euskarazko harremanak indartu nahi dira. Zeregin horretan laguntzeko baliabideak eskainiko dizkie udalak herriko ostalari eta establezimenduei, eta horren berri emateko gutun bana bidali die.
Bisitariei harrera euskaraz egitea nahi du udalak, herritarren nortasun ikur den heinean, eta horrekin bat egiten dutenei gomendio sorta bat helarazi die: lehen hitza eta agurrak euskaraz egitea, eskerrak euskaraz ematea eta lokaleko hizkuntza-paisaia zaintzea (kartelak, oharrak, musika, sare sozialak...). Maialen Iñarra euskara zinegotziak sinatutako gutunean azaltzen denez, bisitari ugarik euskara bilatzen dute, propio: “Asko nortasun horrengatik etortzen dira udalerri euskaldunetara: euskara ikusi eta entzutea gustuko dute”.
Gutunarekin batera, bisitarientzako baliagarriak izan daitezkeen hiztegiak helarazi dizkiete ostalari eta establezimenduetako arduradunei. Horrekin batera, taberna eta jatetxeen kasuan, ohiko mahai-gainekoak doan eskatzeko aukera ere izango da, euskara@usurbil.eus helbidera idatzita edo 943 37 19 99 telefonora deituta. Gainera, merkatarientzako espresuki material sorta bat bildu dute
