Publicador de contenidos
Atrás Udalak Migrazioaren Euskal Itun Sozialarekin bat egin du
26·11·2021
Usurbilgo Udalak Migrazioaren Euskal Itun Sozialarekin bat egin du, udalbatzarrak aho batez hala erabaki ostean azaroko osoko bilkuran. Itun hori Eusko Jaurlaritzak berak sustatzen du, egungo migrazio erronkari “pluraltasunaren, elkartasunaren eta beharraren ikuspuntutik erantzuteko”.
Mozioan azaltzen denez, itun sozialak hiru premisa ditu abiapuntu gisa: “Premisa politikoa (pluraltasuna), premisa etikoa (elkartasuna) eta premisa pragmatikoa (beharrizana), eta hortik abiatuta, zeharkako aukerak eta konpromiso zehatzak finkatzen ditu”. Hala, itunarekin bat egiteaz gainera, hiru eskaera egin zizkion udalbatzarrak Jaurlaritzari mozioaren bidez: migrazio politikak garatzeko erakundeen arteko mahaia aktibatzea, itunaren edukiak garatzeko baliabideak ezartzea eta itunean jasotako asmoak konpromiso bihurtu eta erakundeen artean programak adostea.
Mozioa, osorik: hemen.