Publicador de contenidos
Atrás Udalak LGTBIfobiaren aurka hainbat neurri har ditzan onartu dute, aho batez
27·05·2022

Usurbilgo Udalak LGTBIfobiaren aurka hainbat neurri har ditzan eskatu du udalbatzak, aho batez, maiatzeko osoko bilkuran. Maiatzaren 17an LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna izan zen, eta PSE-EEren ekinaldiz, udalbatza osatzen duten hiru alderdiek mozio bat adostu dute, udalak zenbait neurri har ditzan horren aurka egiteko.
LGTBI kolektiboak oraindik ere jasaten duen marjinalizazioa eta estigmatizazioa existitzen dira. Stonewall Britainia Handiko elkarteak egin berri duen ikerketak azaleratutako emaitza jarri dute horren lekuko: jarrera homofoboak oso ohikoak direla oraindik ere ikastetxeetan. Eta datu horiek bertan hartutakoak ez badira ere, “gure herri eta hirietan ematen den fenomeno baten isla” ere badirela nabarmendu dute.
Honakoak eskatu dituzte:
- Berdintasunerako eskubidearen eta sexu- eta genero-identitateagatiko zein sexu-orientazioagatiko diskriminaziorik ezaren alde lanean jarraitzeko.
- LGTBIfobiaren biktimei arreta emateko hurbileko zerbitzuak areagotzeko eta abian jartzeko.
- Usurbilgo ikastetxeekin LGTBIfobia ekiditeko elkarlanerako aukerak ikusi eta ahal den neurrian martxan jartzeko.
- Kolektiboko erakundeekin lankidetza-sareak bultzatzeko eta/edo ezartzeko, horiek baitira, askotan, biktimei arreta emateko abangoardia.
- Prestakuntza- eta sentsibilizazio-kanpainak egitea.
- Udaltzaingoaren prestakuntza sustatzea LGTBIfobiaren biktimen prebentzioaren arretaren arloan.
Mozioa, osorik: hemen.
