Publicador de contenidos
Atrás Udalak kirol teknikaria bilatzeko lan eskaintza argitaratu du, Lanbiden
24·03·2022

Usurbilgo Udala kirol teknikari bila ari da: lan eskaintza argitaratu berri du, Lanbiden. Interesa dutenek martxoaren 27a, datorren igandea, izango dute curriculumak Lanbidera bidaltzeko azken eguna. Epe motzean, 2020ko Lan Eskaintza Publikoan jasotako lanpostu honen oinarriak onartuko dira, eta, beraz, izendapen motza izango dela aurreikusten da, bost hilabetekoa, lanpostua karrerako funtzionario batez hornitu arte.
Lanaldi osorako postua izango da. Hautagaiek IVEF-en lizentziatuak izan beharko dute, eta, horrez gain, 4. HE Hizkuntza Eskakizuna dutenak lehenetsiko dira; eskakizun hori duen hautagairik ez badago, 3. HE dutenak ere onartuko dira.
Lanpostua betetzea premiazkoa delako jo du udalak Lanbidera, eta horren bidez eman beharko dute izena interesdunek. Merituak baloratzeko, beraz, Lanbideko curriculuma hartuko da kontuan: curriculum hori eguneratu gabe egongo balitz, hortik kanpoko bestelako merituak ere baloratu ahal izateko, hautagaiek pertsonalgoa@usurbil.eus helbide elektronikora bidaliko dituzte administrazio publikoko ziurtagiriak (lanpostua eta iraupena modu egokian jasota) edo formakuntza ziurtagiriak.
