Publicador de contenidos
Atrás Udalak kaxkoko auzo-konpostaguneak berritu eta berrantolatuko ditu, maiatza eta ekaina bitartean
11·04·2025

Udalak kaxkoko auzo-konpostaguneak berritu eta berrantolatzeko inbertsioa egingo du, 17.787 eurokoa. Hainbat helburu ditu inbertsioak: azpiegiturak berritzen jarraitzea, espazio publikoa hobeto aprobetxatzea, eta irisgarriagoak eta erosoagoak izan daitezela bermatzea. Modulo bidezko auzo-konpostaguneak izango dira, Ugartondon duela urtebete jarritakoaren modukoak.
Guztira, zortzi auzo-konpostagune berrituko dira, besteak beste, Atxegalden, Puntapaxen eta Galtzagainan. Maiatza eta ekaina bitartean egingo dira berritze lanak: hasi aurretik, udala harremanetan jarriko da auzo-konpostagune bakoitzeko erabiltzaileekin, jakinaren gainean egon daitezen.
Auzo- eta auto-konposta egiteko eskaera urte osoan zehar egin daiteke: informazio guztia eskuorrian jasota dago (eskuorri horretan, jarri den azken gunea, Ugartondokoa falta da mapan). Udalak hornitzen du egituratzailea, eta hustu ere udalak egiten du, taldeak horrela nahi izanez gero.
