Publicador de contenidos
Atrás Udalak herritarrak deitu ditu elkar zaintzera, bando bidez
16·07·2020
Covid19 birusa dela eta, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak dekretu bidez agindu du maskararen derrigorrezko erabilera, kasu guztietan, leku ireki zein itxietan, distantzia bermatzeko aukera egonda ere. Usurbilen, gaur-gaurkoz, ez dago kasurik, baina bai inguruko herrietan. Hori ikusita, lasaitasunerako deia egin du udalak, baina erlaxatu gabe: “Jarrai ditzagun osasun eta higiene irizpideak, eskuak maiz garbituz eta distantziak mantenduz. Orain arte bezala, jarrai dezagun arduraz jokatzen, erantzunkidetasunez. Elkar zaindu gaitezen”.
Bandoa jarriko du, datozen orduetan, herriko atari guztietan, mezua herritarrei helarazteko.