Publicador de contenidos

Atrás Udalak hainbat dirulaguntzaren ebazpen proposamenak argitaratu ditu

Dirulaguntzen ebazpen proposamenei alegazioak aurkezteko aukera dago: ekainaren 30etik uztailaren 14ra arte.

29·06·2022


Udalak hainbat dirulaguntzaren ebazpen proposamenak argitaratu ditu, gaur, GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Hala, bihartik aurrera, 10 eguneko alegazio epea irekiko da: hau da, ekainaren 30etik uztailaren 14ra arte. Kirola, Hirigintza, Ingurumena, Nekazaritza eta Abeltzaintza, Ongizatea eta Kultura sailetakoak dira argitaratu direnak.

Hona gaur argitaratutako ebazpen proposamenak:

  • Kirol elkarteen ohiko kirol egitasmoak burutzeko dirulaguntzak: ebazpena.
  • Kirol egokituko jarduerak burutzeko dirulaguntzak: ebazpena.
  • Kirol elkarteenak ez diren kirol jarduerak burutzeko dirulaguntzak: ebazpena.
  • Igogailuak instalatzeko dirulaguntzak: ebazpena.
  • Etxebizitzen alokairurako dirulaguntzak: ebazpena.
  • Ingurumen alorreko egitasmoak burutzeko 2022ko dirulaguntzak: ebazpena.
  • Nekazaritza eta abeltzaintzako egitasmoak burutzeko dirulaguntzak: ebazpena.
  • Desgaitasuna edo mendekotasuna duten adin txikikoen osasun egoera hobetzeko tratamenduetarako dirulaguntzak: ebazpena.
  • Gizarte Zerbitzuen alorrean egitasmoak burutzeko dirulaguntzak: ebazpena.
  • Kultur egitasmoak garatzeko dirulaguntzak: ebazpena.
  • Kultur sorkuntzarako egitasmoak garatzeko dirulaguntzak: ebazpena.
  • Deserrotze eta baztertze arriskuan dauden pertsonen senideei erantzuteko dirulaguntzak: ebazpena.