Publicador de contenidos

Atrás Udalak eguzki plaka gehiago jarri ditu Udarregin

58 eguzki plaka gehiago daude, dagoeneko, ikastolaren teilatuan. Autokontsumo partekatuko instalazioa dago bertan 2021az geroztik, ikastola ez ezik beste zenbait udal ekipamendu hornitzen dituena.

04·07·2023


Udalak 58 eguzki plaka gehiago jarri ditu, azken egunotan, Udarregi ikastolaren teilatuan: 23,78 Kw-ko potentzia du, eta 33.889,26 eurokoa izan da aurrekontua. Guztira, 124 eguzki plaka daude Udarregiko teilatuan: 66, 2021ean jarriak, eta oraingo 58ak.

Autokontsumo konpartituko instalazioa da Udarregikoa: bertan sortutako energia, ikastola hornitzeko ez ezik, udaletxera, Sutegira, Artzabalera, Zumartera eta Oiardo kiroldegira bideratzen da. Sortutako energia beste eraikinek baliatu ahal izateko, hainbat aukera izaten dira, baina ohikoa instalazioarekiko 500 metroko erradioaren barruan dauden eraikinetara bideratzea izaten da, eta horixe da Udarregiko instalazioaren kasua. Kiroldegiko teilatuan ere badago instalazio fotovoltaikoa: kasu horretan, sortzen duen energia guztia kiroldegiaren beraren kontsumora bideratzen da.