Publicador de contenidos

Atrás Udalak 1.035.660 euro banatuko ditu dirulaguntzen bidez, 2025ean

Aho batez onartu dituzte, abenduko osoko bilkuran, Dirulaguntzen Plan Estrategikoko 2025eko eranskinak. Udal-gobernuak Kultura eta Nekazaritza sailetako berrikuntzak nabarmendu ditu.

23·12·2024


Usurbilgo Udalak 2025ean banatuko dituen dirulaguntzak onartu dituzte, aho batez, abenduko osoko bilkuran: 1.035.660 euro izango dira, guztira, hainbat dirulaguntzaren bidez. Norgehiagokakoak, hitzartuak, izendunak, zuzenak edo izengabeak izan daitezke: eranskinetan zehaztuta daude horiek guztiak. GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko du iragarkia udalak.

Agurtzane Solaberrieta alkateak osoko bilkuran nabarmendu duenez, herrigintzaren jarduna laguntzeko udalak egiten duen apustuaren isla dira dirulaguntzak. Aurtengo berrikuntzen artean, Kultura eta Nekazaritza sailetako hiru lerro aipatu ditu. Kulturan, esaterako, bi hitzarmen berri sinatzekoa da udala 2025ean: bat, buruhandien konpartsa taldearekin, eta bestea, Orbeldi dantza taldearekin. Nekazaritzan, berriz, Sagardoaren Mahaia jarri dute martxan aurten, sagardoa eta sagardoaren kultura suspertzeko lanean ari diren eragileen artean: bertan adostutako plangintza garatzeko 30.000 euro bideratuko dira, eta udala guztien arteko hitzarmen bat sinatzekoa dela jakinarazi zuen Solaberrietak.

Hona sail bakoitzak banatuko dituen dirulaguntzen kopuruak:

Euskara, guztira: 133.100 euro

  • Euskara ikasteko dirulaguntzak: 24.000 euro.
  • Noaua!-ri dirulaguntza: 74.000 euro.
  • Euskaltegiari dirulaguntza: 15.000 euro.
  • Araba Euskaraz ekimenari dirulaguntza: 800 euro.
  • Kilometroak ekimenari dirulaguntza: 800 euro.
  • Nafarroa Oinez ekimenari dirulaguntza: 1.300 euro.
  • Herri Urrats ekimenari dirulaguntza: 1.300 euro.
  • Ibilaldia ekimenari dirulaguntza: 800 euro.
  • Hizkuntza Eskubideen Behatokiari dirulaguntza: 900 euro.
  • Euskal Herrian Euskaraz ekimenari dirulaguntza: 200 euro.
  • Dirulaguntza hitzartua Jakin Fundazioari: 2.000 euro.
  • Elhuyar Fundazioari dirulaguntza: 10.000 euro.
  • Lan munduko dirulaguntzak: 2.000 euro.

Garapen ekonomikoa: 59.500 euro

  • Herri merkataritza eta ostalaritza sustatzeko dirulaguntza: 25.000 euro.
  • Usurbilgo lokal hutsetan jarduera ekonomiko berri bat abian ipini nahi duen ekintzaileei laguntzeko dirulaguntza: 30.000 euro.
  • Hasiz Hazi: 4.500 euro.

Gazteria: 4.500 euro

  • Aisialdiko begirale eta zuzendariei dirulaguntza: 4.500 euro.

Gizarte zerbitzuak: 123.260 euro

  • Premia bereziko egoerei aurre egiteko: 2.000 euro.
  • Gizarte Larrialdietarako Dirulaguntzak: 60.000 euro.
  • Baliabide nahikorik ez izan eta bestelako dirulaguntzak eskuratu ezin dituztenen oinarrizko beharrak asetzeko: 10.000 euro.
  • Gizarte ekimeneko elkarteentzako dirulaguntza: 12.000 euro.
  • Desgaitasuna edo mendekotasuna duten adin txikikoen tratamenduei aurre egiteko: 1.000 euro.
  • Deserrotze eta baztertzeko sozialeko arriskuan daudenentzako: 1.000 euro.
  • Gizarte ekintzen eremuan jarduten duten Usurbilgo elkarteentzako: 6.000 euro.
  • Jubilatu elkarteentzako: 25.000 euro.
  • Oporrak Bakean programa: 1.760 euro.
  • Gune komunitario eta begi-bistakoetan adimen-desgaitasuna duten pertsonei garatzeko, prestatzeko eta parte hartzeko aukerak sustatzeko dirulaguntza izenduna: 4.500 euro.

Aniztasuna: 53.000 euro

  • Ekintza humanitarioak: 10.000 euro.
  • Garapenerako lankidetza programak: 43.000 euro.

Hezkuntza: 69.600 euro

  • Usurbilen musika irakaskuntza eta musika-kultura suspertzeko dirulaguntza Zumarteri: 64.600 euro.
  • Elhuyar Zientzia / Gipuzkoa azoka antolatzeko dirulaguntza: 5.000 euro.

Hirigintza: 130.000 euro

  • Alokairua ordaintzeko dirulaguntza: 10.000 euro.
  • Igogailuak instalatzeko dirulaguntza: 20.000 euro.
  • ETSri dirulaguntza, Txokoaldeko zubia berritzeko: 100.000 euro.

Idazkaritza: 4.000 euro

  • Naziometroa: 4.000 euro.

Ingurumena: 23.000 euro

  • Ingurumen dirulaguntza irekiak: 10.000 euro.
  • Zubieta Lantzen: 3.000 euro.
  • Mugikortasun jasangarria, auto partekatua: 10.000 euro.

Kirola: 139.000 euro

  • Kirol taldeen ohiko dirulaguntzak: 60.000 euro.
  • Laguntza bereziak: 6.000 euro.
  • Kirol teknikoen prestakuntza: 1.000 euro.
  • Eskola kiroleko dirulaguntza hitzartua (Udarregi): 57.000 euro.
  • Kirol egokituko jarduerak laguntzea: 3.000 euro.
  • Kirol elkarte izan gabe jarduera fisikoko ekimenak laguntzeko: 2.000 euro.
  • Mediku azterketak egiteko: 5.000 euro.
  • Eskolaz kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko dirulaguntzak: 5.000 euro.

Kultura: 231.700 euro

  • Auzoetako jai batzordeen dirulaguntzak: 51.000 euro.
  • Geuretik Sortuak beka: 11.400 euro.
  • Santixabeletan eragileen ekintzak laguntzeko: 17.000 euro.
  • Kultur ekimenen antolaketarako: 95.000 euro.
  • Jakin Jardunaldiak: 11.000 euro.
  • Eusko Ikaskuntza: 300 euro.
  • Kultur sormena bultzatzeko dirulaguntza: 17.000 euro.
  • Buruhandien konpartsa: 13.000 euro.
  • Orbeldi dantza taldea: 14.000 euro.
  • Salbatore parrokia, 650 Usurbil Bizirekin lankidetzarako: 2.000 euro.

Nekazaritza eta abeltzaintza: 65.000 euro

  • Nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak burutzeko: 20.000 euro.
  • Nekazaritzarekin eta landa eremuarekin lotura duten azokak eta ekintzak: 15.000 euro.
  • Sagardoaren kultura hedatzeko dirulaguntza hitzartua: 30.000 euro