Noticias
Atrás

Udal-zerbitzuak abuztuan: denak, martxan

Covid19ak eragindako konfinamendua medio, udal-zerbitzu guztiak martxan izango dira abuztuan.

28·07·2020


Udal-zerbitzu guztiak martxan izango dira abuztuan. Ohiko testuinguruan, kiroldegia, esaterako, itxi egingo lukete oporraldiengatik. Liburutegia ere barneko lanak egin ahal izateko itxi ohi dute, lau bat egunez. Aurten, aldiz, konfinamenduan itxita egon direnez, ez ixtea erabaki dute.

Kiroldegiaren kasuan, abuztuko oporraldia aprobetxatu ohi zuten igerilekuen urteroko mantentze lanak egiteko; aurten, ordea, itxialdia aprobetxatu dute zeregin horietarako. Dena den, udan ere zita hartzea beharrezkoa izango da kiroldegira sartu ahal izateko. Liburutegian ere, antzera: barne lanak egin dituzte konfinamendu garaian, eta, beraz, abuztuan ez dute itxiko. Gizarte zerbitzuek ohiko ordutegiari eutsiko diote.

Udaletxeko harrera:

Astelehenetik ostiralera, 08:00-14:00

Kiroldegia:

Astelehenetik ostiralera: 07:00-12:30 eta 15:30-20:00

Larunbat, igande eta jaiegunak: 09:00-13:00

Liburutegia (irailaren 7ra arte):

Astelehenetik ostiralera, 09:30-14:00

Potxoenea:

Astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00

Gizarte zerbitzuak:

Astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00