Noticias
Atrás

Udal langileekin kudeatzen diren zerbitzu publiko guztiak itxita egongo dira asteazkenean, sektore publikoaren greba dela eta

Usurbilgo Udaleko Langileen Batzarrak administrazio publikoko langileen urriaren 25erako deitutako greba deialdiarekin bat egin du. Udal-langileen bidez ematen ez diren zerbitzuak irekita egongo dira. Garbitaniak ere bat egin du grebarekin, beraz, asteazkenean ez da hondakinik bilduko.

23·10·2023


Udal-langileekin kudeatzen diren zerbitzu publiko guztiak itxita egongo dira asteazkenean, urriaren 25ean, udaleko Langileen Batzarrak Gipuzkoa, Araba eta Bizkairako deitutako administrazio publikoko langileen grebarekin bat egin ostean. Ostiralean egin zuten batzarra, eta langileen babes zabala jaso zuen deialdiak.

Deialdiarekin bat eginda, udal-langileekin kudeatzen diren eta herritarrentzako itxita egongo diren zerbitzu publikoak honakoak izango dira: udaletxea, Gizarte Zerbitzuak, Potxoenea eta Sutegi. Udal-langileen bidez ematen ez diren zerbitzuak, berriz, irekita egongo dira: kiroldegia, etxez etxeko laguntza, Gaztelekua, jubilatuen egoitzak, haur eskola, Eguneko Arreta, sexu aholkularitza eta bestelako tailer eta ikastaroak. Potxoenearen kasuan, ez da arreta zerbitzurik izango, baina modu autogestionatuan funtzionatzen duen heinean, erreserba eginda dutenek bertan bilerak egiteko aukera izango dute.

Garbitaniak ere grebarekin bat egin du, beraz, asteazkenean ez da hondakinik bilduko (papera egokitzen da). Hala ere, larrialdi guneak irekita egongo dira, behar dutenek erabilgarri izan ditzaten.