Noticias
Atrás

Udal-gobernuak herriko talde eta eragileak urgentziazko bilerara deitu ditu, Covid ziurtagiriaz hitz egiteko

Ostiral arratsaldean izango da bilera, Potxoenean, 16:30ean.

15·12·2021


Gaur, abenduaren 15ean, Covid ziurtagiria eremu itxi gehiagotara sartzeko beharrezkoa dela agindu du Iñigo Urkullu lehendakariak, dekretua EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratuta. Horren aurrean, udal-gobernuak urgentziazko bilerara deitu ditu herriko talde eta eragileak, horren inguruan hitz egiteko: ostiral arratsaldean izango da, Potxoenean, 16:30ean.

“Dekretu berriak kezka, ezinegona eta galdera ugari eragin ditu, eta horiek argitu nahian ari da Usurbilgo Udala, dagokienei argibide gehiago eskatzen. Edonola ere, udal-gobernuak beharrezko ikusten du, oraingo honetan ere, eta pandemian zehar hainbat alditan egin bezala, herriko talde eta eragileekin eskuz esku aritzea, eta, horregatik, dekretuaren nondik norakoez aritzeko, ostiral arratsalderako urgentziazko bilera deitu du”.