Publicador de contenidos
Atrás Udal-gobernuak 2025eko aurrekontuak aurkezteko bilerak urri-azaroa artean egingo ditu
09·10·2024
Hurrengo urteko aurrekontuetarako proposamena lantzen ari da udal-gobernua, eta horren berri emateko bilerak antolatu ditu Usurbilgo herri-auzoetan. Urriaren 29tik azaroaren 12ra bitartean, bederatzi bilera izango dira, guztira, eta tokian tokiko gaiez hitz egiteko ere baliatuko dituzte: bilera guztiak 18:00etan izango dira.
2025eko aurrekontuak azaroko osoko bilkuran onartzea da udal-gobernuaren asmoa: hala, abenduan jendaurrean jarri, eta 2025 hasieran martxan egoteko moduan egon daitezen. Herri-auzoetako bilerekin batera, oposizioko alderdiek ere tartea izango dute proposamena aztertu eta ekarpenak egiteko.
2025eko aurrekontuen aurkezpenerako bilerak:
Urriak 29. Aginaga (Eliza Zaharra) eta Kalezar (Pelaioenea).
Urriak 30. Munalurra (Eguzki) eta Santuenea (frontoi ondoko lokala).
Azaroak 5. Atxegalde (Udarregiko jangela) eta Txokoalde (Txokoargi).
Azaroak 6. Etxealdia (Potxoenea).
Azaroak 7. Zubieta (Kaxkape).
Azaroak 12. Kaxkoa (Potxoenea).