Publicador de contenidos

Udal-gobernuak 2022ko aurrekontu proposamena aurkeztuko du, auzoz auzo

Aurrekontu proiektua lantzen hasi da udal-gobernua, eta aurreikuspenen arabera, azaroko osoko bilkuran onartuko dituzte, behin-behinean.

02·11·2021


Udazkenarekin batera, 2022ko aurrekontuak egokitzen hasi da udal-gobernua, eta auzoz auzo aurkezteko bilera deialdiak egin ditu. Oposizioaren zein herritarren ekarpenak jaso, aztertu, eta azaroko osoko bilkuran behin-behinean onartzea aurreikusi dute. Auzoz auzoko bilerek auzotarren beharrak ezagutzea ere izango dute helburu.

Bilera deialdien egutegia ere zehaztu dute:

Azaroak 8

Azaroak 9

Azaroak 10

Azaroak 11

Atxegalde

(Udarregiko jangelan)

Santuenea

(Yoga lokalean)

Zubieta

(Kaxkapen)

Kalezar

(haur eskolan)

Txokoalde (Txokoargin)

Aginaga

(Eliza Zarrean)

Etxealdia (Potxoenean)

Munalurra

(Eguzki elkartean)

Kaxkoa

(Potxoenean)

 

Bilera guztiak ordu berean izango dira, 18:30ean.