Publicador de contenidos
Atrás Udal-brigadan lan egiteko operarioen lan-poltsa osatzeko deialdia ireki du udalak
15 laneguneko epea izango da izena emateko: bihartik hasi eta uztailaren 17ra arte.
25·06·2020
Udal-brigadan lan egiteko operarioen lan-poltsa osatzeko deialdia ireki du udalak. Hain zuzen ere, itxialdia hasi zen garaitsuan argitaratu zuen eskaintza hau bera udalak, baina forma akats bat zeukan. Izena emateko epearekin zegoen lotuta akats hori: zuzendu, eta gaur bertan argitaratu dira oinarriak GAOn.
Gauzak horrela, 15 laneguneko epea izango da izena emateko: bihartik hasi eta uztailaren 17ra bitartean. Eskaera orriak udalaren webgunean eskura daitezke.