Noticias
Atrás

Udal-brigadak datorren astean egingo ditu Errekatxikiko hodia konpontzeko lanak

Astelehenean hasi nahi dute, baina eguraldiak baldintzatuko du lanen hasiera. Aranerreka-Bustinzulo oinezkoen bidea itxita izango da bitarte horretan.

24·09·2021


Datorren astean egingo ditu udal-brigadak Errekatxiki inguruan lehertu zen ur zikinen hodia konpontzeko lanak. Materiala dagoeneko eskuratu du brigadak, eta astelehenean hasiko da makineria eramaten. Eguraldiak baimentzen badu, astelehenean bertan hasiko dira lanekin: lau bat egun beharko dituzte bukatzeko. Bitarte horretan itxita egongo da Aranerreka-Bustinzulo oinezkoen bidea.

Aranerrekan izandako ezohiko isurketekin kezkatuta, kamera bat pasatu zuen udalak ur zikinen hodiaren egoera aztertzeko, eta horrela jabetu zen hormigoizko hodiaren zati bat lehertu zela.