Publicador de contenidos
Udalak eta Noauak bertan behera utzi behar izan zuten Udajolas, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak hedabideen bidez jakinarazi ostean.
27·07·2020
Hilabete iraun ohi du Udajolasek, eta bi aste zeramatzanean, udalekuak bertan behera uzteko agindu zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, erabakia hedabideen bidez jakinarazita. Parte-hartzaile guztien segurtasuna bermatzeko asmoz, zerbitzua bertan behera uztea erabaki zuten udalak eta Noauak, ekimenaren antolatzaileek, hilabetea betetzeko bi asteren faltan. Konfinamendua hasi zenetik bertan behera utzitako zerbitzuekin egin bezala, eta gurasoen ekarpenak aintzat hartuta, eman ez den zerbitzuagatik ez kobratzea erabaki dute, eta, beraz, matrikularen erdia itzultzea.