Noticias
Atrás

Txaramunto kalea itxiko dute hilaren 15ean, garabia kentzeko

Autoek ezingo dute Txaramunto kalera sartu edo handik irten 08:00etatik 18:00etara bitartean.

08·06·2020


Zumarte musika eskola berritzeko lanak medio, garabia bat erabili dute hainbat hilabetez: kentzeko unea iritsi da, eta datorren astelehenean izango da, hilaren 15ean. Hori dela eta, autoek ezingo dute Txaramunto kalera ez sartu ez handik irten, 08:00etatik 18:00etara bitartean. Atarietan oharra jarriko du enpresak, bizilagunak jakinaren gainean egon daitezen.