Publicador de contenidos

Atrás Txaramunto 2-ko zazpi etxebizitza esleitzeko prozesua: esleipendunen behin-behineko zerrenda argitaratu du udalak

Alokairu sozialera bideratutako Txaramunto 2-ko zazpi etxebizitzaren esleipendunak onartu ditu udalak: erreklamazioak aurkezteko hamar laneguneko epea dago. Halakorik ezean, behin-betikoak izango dira esleipen horiek.

24·09·2020


Txaramunto 2-ko zazpi etxebizitza esleitzeko prozesua abiatu zuen udalak ekainean, Etxebizitza Eskatzaileen Udal Erregistroa sortu osteko lehenengoa. Uztailaren 30era bitartean izan dute herritarrek izena emateko aukera, eta, orain, jasotako eskaeren baremazioa egin ostean, esleipendunen behin-behineko zerrenda argitaratu du udalak, dekretu bidez, irailaren 23ko datarekin. Interesdunek erreklamazioak aurkezteko hamar laneguneko aukera dute orain: halakorik ezean, esleipenak behin-betikoak izango dira.

Etxebizitza Eskatzaileen Udal Erregistroaren orrian kontsulta daitezke etxebizitzen zerrenda, jasotako eskaeren zerrenda eta behin-behineko esleitzeen dekretua.