Publicador de contenidos

Atrás Treneko zubi zaharra eraitsiko dute datorren astean

Tren geltoki berriko lanen harira, zubi zaharra kenduko dute: gauez egingo dute lan, ekainaren 11n, 12an eta 13an, N634 errepideko trafikoa erabat etenda, 22:00etatik 06:00etara bitartean. Tarte horretan, trafikoa kaxkotik bideratuko dute.

07·06·2024


Datorren astean, treneko zubi zaharra eraitsiko dute, tren geltoki berriko lanak direla eta. Behin-behineko zubia eraikitzean egin bezala, gauez egingo dute lan, N634 errepidea erabat itxita: horretarako baimena eman die aldundiak ekainaren 11, 12 eta 13rako. Mozketak 22:00etatik 06:00etara bitartean izango dira, eta tarte horretako trafikoa kaxkotik bideratuko da: aurrekoan bezala, udalak oraingoan ere eskatu die langile bat jar dezatela ibilgailu handiak kaxkora ez bideratzeko, trabatuta gelditzeko arriskua saihestuz.

Behin-behineko zubia maiatzaren 27an ireki zuten, kaxkoaren eta Zumartegi industrialdearen lotura Txaramunto kaletik eginda: obrako arduradunen arabera, hamar hilabetez erabili beharko da zubi hori.