Publicador de contenidos
16·11·2023
Larunbatetik, azaroaren 18tik, azaroaren 25era bitartean, tren geltokirako sarbideak aldatuko dira, geltoki berria eraikitzeko obrak direla eta: ETSk jakinarazi duenez, bi aldaketa izango dira, denbora gutxian.
1.- Azaroaren 18tik 25era. Iparraldeko nasak soilik funtzionatuko du, hau da, egungo geltokiari itsatsita dagoen trenbideak. Trenbide hori erabiliko da Donostiara zein Oriora joateko.
2.- Azaroaren 26tik aurrera. Hegoaldeko nasak soilik funtzionatuko du, “beste abisu bat eman arte”, eta, kasu horretan, bigarren eta hirugarren trenbideak erabiliko dituzte. Denbora tarte horretan, gainera, geltoki zaharrean erosi edo ezereztu beharko dira bidaia txartelak, eta hegoaldeko nasara iristeko behin-behineko sarbide berri bat egokituko dute Zumartegi industrialdetik: egungo sarbide guztiak itxita egongo dira.
Zenbait egun lehenago jakinarazi zutenez, datorren astean, gainera, geltoki berriaren obrek eragina izango dute trenen joan-etorrian ere: astelehenetik (azaroak 20) ostiralera (azaroak 24), biak barne, bertan behera geldituko dira Zarauztik 07:20an eta 08:20an Donostiara abiatu ohi diren trenak.