Publicador de contenidos
Atrás Trafiko mozketak izango dira igandean, Zubietan eta Txikierdin, Lasarte-Oriako kros herrikoia dela eta
24·10·2024
Igandean, urriaren 27an, Lasarte-Oriako kros herrikoia egingo dute: 10km inguruko lasterketa da, eta ibilbideko 2 kilometro pasatxo Zubietan eta Txikierdin izaten dira. Lasarte-Oriako herrigunetik ez ezik, Zubietatik eta Txikierditik ere pasatuko dira korrikalariak. Hori dela eta, trafiko mozketak izango dira Txikierdirako sarbideetan —N634 errepidean, Donostiatik zein Usurbildik—, Urbil merkatalgunerako sarreran eta Merkabugati biribilgunean, 10:15etik 11:45era bitartean. Antolatzaileen esanetan, lasterketak ahalbidetzen duen heinean ibilgailuei pasatzen utziko diete.