Publicador de contenidos
Atrás Trafiko mozketak izango dira Etxealdiako igogailuaren pasarela jartzeko
15·07·2025

Hainbat ordutako trafiko mozketak izango dira, bi egunetan, Etxealdiako igogailuaren pasarela dela eta: uztailaren 17an eta 29an, zehazki. Mozketak 08:00etatik 18:00etara bitartean izatea aurreikusi da: edozein kasutan, lanak espero baino azkarrago amaitzen badituzte, lehenago irekiko da bidea.
Lehenengo egunean, uztailaren 17an, pasarela ekarri, eta Kale Nagusian hesituta dagoen eremuan utziko da. Han egongo da aste osoan, muntatu aurreko azken lanak bertan egiteko. Bigarren egunean, uztailaren 29an, muntatuko da pasarela. Garabia beharko dute horretarako, eta Kale Nagusian egun erabilgarri dauden aparkalekuak kendu egin beharko dira, garabia kokatzeko.
Trafiko mozketak bizilagunei ez ezik, zenbait zerbitzuri ere eragingo die, besteak beste, garraio publikoari. Donostiatik Zumaiara doazen autobusak San Inazio beheko biribilgunean geldituko dira, eta Usurbil eta Hernani lotzen dutenak, berriz, San Inazio kaleko goiko partean.
