Publicador de contenidos
Atrás
Tomaxen abenturak: 'Azken balea'
27 DIC
Muxi eta Tomax hondartzara joan dira. Tomax jolasten ari den bitartean Muxik egunkarian azken euskal balea geratzen dela irakurriko du. Kostata baina Muxik Tomax konbentzituko du azken bale hori lagundu beharko dutela. Aitonaren baporea hartu eta Kanadara joango dira . Han plastiko eta kutsadurarengatik arriskuan dagoen azken balea salbatzen ahaleginduko dira. Umorea, magia, kantak eta jolasak zipriztundako lana.
Noiz: abenduaren 27an, 17:00etan.
Non: Sutegiko auditoriumean.
Sarrerak: doan. Sarrera-kopurua mugatua da. Aldez aurretik, usurbilkultura.eus bidez.
Adina: 4 urtez gorakoentzat.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.