Publicador de contenidos
Atrás

Tio Teronen Semeak: 'Festamentua'

Noaua! Kulturaldia 2021
20 NOV

Hainbat jatorritako dantzariak bildu dira taldean eta bi gauza dituzte komunean: dantzatzeko pasioa eta umore paregabea.

Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio gure lagun koadrila xelebreari; hileta batean, hain zuzen ere. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan.

Umore, dantza eta doinu ezagunez jositako ikuskizun original bezain berritzailea.

Noiz: azaroaren 20an, 19:00etan.

Non: Mikel Laboa plazan (eguraldi txarra balego, frontoian).

Antolatzailea: Noaua! Kultur Elkartea.

Sarrerak: doan.