Noticias
Atrás

Telesail baten grabaketak Txokoaldeko trafikoan eragingo du, datozen egunetan

Txokoaldeko aparkaleku nagusiko hainbat plaza telesailaren ekoizleentzat gordeko dira, eta trafiko mozketa laburrak egingo dituzte, maiatzaren 18tik 20ra eta 26tik 27ra.

17·05·2022


Telesail baten grabaketak eragina izango du Txokoaldeko trafikoan, datozen egunetan. Batik bat, bi aldaketa nagusi antzemango dituzte: aparkaleku nagusiko hainbat plaza gordeko dira telesailaren ekoizleentzat, eta 5-10 minutu arteko trafiko mozketa laburrak egon daitezke.

Zehazki, bost egunez arituko dira Txokoalden lanean: maiatzaren 18tik 20ra eta maiatzaren 26an eta 27an; 8 eta 10 ordu arteko lanaldiak aurreikusi dituzte. Trafiko mozketei dagokionez, eurak arduratuko dira mozketen kudeaketaz.