Publicador de contenidos
Atrás Taxi Bus zerbitzu berezia jarriko du Udalak azaroaren 1ean, hilerrira igotzeko
18·10·2018

Udalak Taxi Bus zerbitzu berezia jarriko du azaroaren 1erako, Santu Guztien Egunerako, hilerrira igo edota hilerritik jaisteko. 10:00etatik 14:00etara bitarte, 8 joan-etorriko egongo ditu autobusak.
Igotzeko ordutegiak honako hauek izango dira: 10:00-10:30-11:00-11:30-12:00-12:30-13:00 eta, azken igoera, 13:30ean egingo du. Autobusa San Inazioko autobus-geltokian hartu beharko da. Hilerritik jaisteko ordutegiak, berriz, honako hauek izango dira: 10:15-10:45-11:15-11:45-12:15-12:45-13:15, eta 13:45ean jaitsiko da azkena. Zerbitzua doakoa izango da.
