Publicador de contenidos
Atrás

Solasaldia: 'Umorea disekzio-mahaian: feminismotik eta euskaratik'

9 JUN

Umorea ez da kontu hutsal bat, gizartetik sortzen den eta gizartea (bir)sortzeko gaitasuna duen praktika sozial indartsu bat baizik. Nork egiten du barre, nori buruz? Nori ukatzen zaio barrea, nori mutilatzen algara? Zer gordetzen da umorearen barru, gain, azpi eta ertzetan?

Ane Labakak ondutako “Algara mutilatuak” lana oinarri, umorearen inguruan arituko dira Labaka bera eta Idoia Torregarai. Umorea egiteko erak eta haien ondorioak izango dituzte jopuntu, ikuspegi feministaren optika argigarritik.

Noiz: ekainaren 9an, 18:30ean.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

 

Izen-ematea (doan): usurbilkultura.eus